Josu Urrestarazuk irabazi du mendi duatloi zirkuituko lehen proba
Nafarroako Igantzin jokatu da lehen proba puntuagarria. Goierrin hiru lasterketa izango dira aurten: irailaren 24an Zegaman, urriaren 1ean Arriaranen eta azaroaren 26an Beasainen, Igartza auzoan.
Igandean hasi zen Euskal Herriko mendi duatloi denboraldia, Igantzin (Nafarroan), korrika eta mendi bizikleta uztartzen dituen zirkuitua. Josu Urrestarazu idiazabaldarra izan zen gizonezkoetan irabazle, eta emakumezkoetan, Enara Oronoz. Biak ala biak, iazko Euskal Herriko txapeldunak dira.
Hamabi lasterketek osatuko dute aurtengo mendi duatloi zirkuitua. Horietatik, hiru proba, Goierrin izango dira.
Egutegia:
- Irailak 10: Ibarra.
- Irailak 17: Urduña (Bizkaia).
- Irailak 24: Zegama.
- Urriak: Arriaran, Beasain.
- Urriak 8: Aduna (Euskal Herriko txapelketa).
- Urriak 15: Arespalditza (Araba).
- Urriak 22: Villabon-Amasa.
- Urriak 29: Aia.
- Azaroak 5: Kanpezu (Araba).
- Azaroak 12: Irurita (Nafarroa).
- Azaroak 26: Igartza, Beasainen (Amaierako festa).