Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Zaldibiako Udalak bigarren energia sorkuntza gunea udaletxeko teilatuan instalatuko du

Zaldibia
Udala

56 panel kokatuko dituzte eta 25,2 kilowatteko potentzia sortuko du. Hiru udal azpiegitura hornituko dira horko energiarekin: udaletxea bera, Beti-Gazte taberna, eta mediku-etxea eta gaztetxea.

Zaldibiako haur eskolaren gainean iaz kokatutako eguzki-plaka instalazioa. /Aimar Maiz
2022/09/16
Aimar Maiz

Zaldibiako Udalak energia garbiaren autoekoizpena eta autokontsumoa praktikan jartzeko bigarren proiektua onduta dauka. Udaletxeko teilatuan 56 eguzki plaka jarriko ditu. Esleipen prozesua aurreratuta dago, eta Tapia enpresak lortu du lana lehiaketan. 30.000 euro inguruko inbertsioa eskatuko dio udalari. Urriaren bukaerarako plaka jarrita egotea espero dute, nahiz gero tramitazioekin denbora bat gehiago beharko den funtzionamenduan hasi ahal izateko.

Teilatuko instalazio fotovoltaiko berriak 25,2 kilowatteko potentzia izango du. Hiru gunetako kontsumoarentzat hornidura emango du: udaletxea bera, udaletxeko taberna, eta mediku etxea eta gaztetxea. Urteko sorkuntza estimatua  25.712 kilowatt/ordukoa da, eta autokontsumo tasak, sorkuntzarekiko %62koa eta kontsumoarekiko %20koa dira.

Haur eskolako plaka-instalazioa, iaztik lanean

Zaldibiako Udalak hiru urtean garatu duen bigarren energia-sorkuntza proiektua da. Lehenbizikoa, 2020an abiatu eta iaz gauzatu zuena, haur eskolako instalaz

Eztitxu Mujika alkatea, Goienerreko Eider Iribarrekin, gaur Zaldibian./Aimar Maiz

io fotovoltaikoa da. Goienerrek landu zuen proiektu hura ere –teilatuko berria bezalaxe–, eta hura ere Tapiak instalatu zuen.

Goienerreko Eider Iribarrek gaur emandako datuen arabera, haur eskolako instalazioak  8 udal eraikinetako energia hornitzen ditu, autokontsumo konpartitu modalitatean; hau da, instalakuntza ez dago zuzenean eraikinari konektatuta, baizik eta hor sortzen den energia konpentsatzen da udal eraikin horiek hilean daukaten kontsumoarekin.

Urteko sorkuntza estimatua 40.600 kilowatt /ordu du, eta autokontsumo tasa sorkuntzarekiko %66, eta eraikin hauek daukaten kontsumoarekiko autokontsumo tasa %30ekoa da.

Auto elektrikoentzat karga-puntua aurki

Eztitxu Mujika alkateak, beste asmo baten berri ere aurreratu du: autoentzat karga elektrikorako puntu bat kokatuko dute, eskola alboko aparkalekuan, epe motzean. Horrez gain, udal biltegira beste puntu bat pasatuko dute, esleituta daukatelako udal brigadarentzako ibilgailu elektriko bat erostea.

Zaldibiako haur eskolaren gainean iaz kokatutako eguzki-plaka instalazioa. /Aimar Maiz

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut