Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
SANMIGELAK LAZKAON

Iraileko malda, festatsu

Lazkao
Gizartea

Lazkaon San Migel eguna eta aurrea egitarau bateratuaz hornitu dituzte, hiru asterako. Asteburuan hasiko da, Esparruko eguna igandean dela. Bueltan dira etendakoak, sagardo dastaketa kasu.

2022/09/16
Aimar Maiz

Uda agurtzeko jaiez beteriko iraila antolatu dute Lazkaon. San Migel aurreko hiru asteetan egongo dira ekitaldiak, zenbait pandemiaren ostean atzera berreskuratuta. Asteburuan hasiko dira. Kaleko giroa alaituko dute bihar goizean erraldoi eta buruhandi konpartsakoek. Lehenbiziko aldiz, zezen suzkoa aterako dute, bihar gauean. Arratsean, 19:00etan, Oin-Arin dantza taldeak eta Hika Teatroa konpainiak elkarrekin ondu duten Gazte antzerki-dantza ikuskizuna ikusi ahalko da.

San Migel aurrea itzuliko den ohiturazko hitzordu bat sagardo dastaketarena izango da. Jende pilaketen debekuak ahaztuta, irailaren 24an, larunbatarekin egingo dute. Biharamunean, berriz, hilaren 25ean, Basherri Eguneko azokari Josetxo Imazen Oroimeneko herri krosa batuko zaio. Lazkaon hasiko eta bukatuko da Goierri beheko hiru herri nagusiak zeharkatzeko Ordiziako Txindoki atletismo taldeak antolatutako lasterketa.

Kultura gaiek ere presentzia edukiko dute. Aipagarri bat eRRe. Aldarri bat bertsoz emanaldia da. Haizea Aranak, Oihana Aranak, Aner Peritzek eta Leire Vargasek otsailean estreinatu zuten ikuskizuna. Bitasunaren inguruan sortutako bertso paper dramatizatuak dira. Norbere gorputza eta bertsolaritza zeharkatzen dituzten hamar eszena lantzen dituzte. Arerian izango dira, irailaren 23an. Udazkeneko Euskaraldiaren etorrerari keinu eginez, kalejira bat antolatu dute 28rako.

Amalurren deia Esparrura

Lazkaotarrentzat maitea den Esparru mendira igotzeko eguna igandean da, etzi. Iraileko hirugarren igandeko ohitura duela 76 urte hasitakoa da.

Amalur mendi taldeak deialdia egin du, igandean plazan 09:00etan elkartu, eta Esparrura igotzeko, norbera bere erritmoan eta dauden bide ugarietatik bat aukeratuta. Tontorrean ekitaldiak izango dira, eguerdian: bertsoak, dantza, ume jolasak… Amalurrek aurreratu du bazkaririk ez duela prestatuko, eta jatekoa norberak eraman beharko duela. Salda pixka bat eramaten saiatuko direla ere esan dute.

San Migel txartelak 26an

Iraileko agenda San Migel festarekin amaituko da, 29an. Egun osoko egitaraua izango da. Haurrentzat puzgarriak jarriko dituzte, goiz eta arratsalde —jaieguna izango da herrian—. Pilota txapelketa ere jokatuko da.

Horrez gain, Lazkaoko jubilatuek urteko festa egun horretan ospatuko dute. Meza eta ondoren bazkaria izango dituzte.

Besteak beste, herri afaria itzuliko da San Migel egunean, bi urtean egin gabea. Plazako frontoian jarriko ditu mahai-aulkiak udalak. Lekua erreserbatzeko, irailaren 26an, astelehena, hasiko dira taldeen izenak eta kopuruak hartzen, udaletxean.

EGITARAUA

Irailean zehar
Bihar. 11:00, erraldoiak eta buruhandiak. 19:00, Gazte Antzerki eta dantza ikuskizuna. 22:00, zezen suzkoa.
Igandea. Esparruko eguna. Mendira igoera, 09:00etan, plazatik. Goian dantza, jolasak…
Irailak 23. 20:30, eRRe. Aldarri bat bertsoz ikuskizuna, Arerian.
Irailak 24. 11:00, eskola-umeen duatloia. 19:00, sagardo dastaketa, plazan; Jundajo txaranga; Lazkaoko talogileak.
Irailak 25. Goizean, Basherri Eguneko nekazaritza azoka eta erakusketak. Josetxo Imazen Oroimeneko korrika lasterketa; hasiera eta helmuga Lazkaon.
Irailak 28. 18:00, Euskaraldiaren kalejira.

San Migel, irailak 29
10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Haurrentzat eta gazteentzat jolas parkeak eta puzgarriak.
10:30. San Migel pilota lehiaketa
12:00. Meza. Jubilatuen eguna.
18:00. Alaitasuna errondaila, Orobionen.
19:00. Suthai batukada.
20:30. Herri afaria, plazan.
22:30. Iratzar erromeria-taldea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut