Irakurketa errazaren klubak asteazkenetan egingo ditu bilerak ikasturte berrian
Irakurtzeko ohiturarik ez dutenei edo irakurtzeko zailtasunak dituztenei zuzendutako taldea da. Formatu berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzten partaide guztien artean, Monica Leivak gidatuta.
Topaketen eguna aldatuta hasiko du ikasturte berria Legazpiko Irakurketa Erraza klubak. Aurreko denboraldietan astelehenetan izaten ziren bilerak, baina oraingo honetan asteazkenetan izango dira. Beraz, datorren asteazkenean, urriaren 5ean egingo dute lehen saioa Udal Liburutegian, betiko ordutegiarekin, hau da, 11:15etik 12:15era.
Helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da kluba, irakurtzeko ohitura ez dutenentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazoak dituztenentzako. Horregatik, formatu berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte, liburutegiko areto batean.
Lander Izagirre idazle euskaldunaren Regreso a Chernobil liburuarekin hasiko dira lanean ikasturte berri honetan, eta gero, liburu gehiago etorriko dira, guztiak gazteleraz.
Liburuak klubeko partaide guztien artean irakurtzen dituzte, Monika Leivak koordinatuko eta dinamizatuko dituen saioetan. , parte hartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emanez.
Kluba talde irekia da, baina izena eman behar da. Horretarako, liburutegira bertara joan, 943 73 71 86 telefono zenbakira deitu , liburutegia@legazpi.eus helbidera idatzi, edo 639 851 172 zenbakira whatsapp mezua bidali behar da.