Herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du
Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak harriak jasotzen ikasteko tailerra antolatu du. Hilaren 15ean egingo da, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, 17:00etan hasita. Tailer horretan harri mota ezberdinak jasotzen irakatsiko da. Joseba Ostolaza harri jasotzailea eta bere harri eskolako kideak izango dira irakasleak. 10 urtetik gorakoek eman dezakete izena. Horretarako, uzherrikirolak@hotmail.com helbidera idatzi behar da edo 943 47 88 71 zenbakira deitu.













