Maialen Akizu urretxuarra hirugarren Bertso Txapelketa Nagusiko Lizarrako saioan
Maialen Akizu urretxuarrak hirugarren postua lortu du Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusiko Lizarrako saioan, 658.50 punturekin.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/10/btn22_lizarra_2022-10-09_7-1200x800.jpg)
Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusia badoa aurrera eta saioak pasa ahala final handian nor egongo den jakiteko pausuak emanez doaz. Gaurkoan Lizarran izan dute saioa. Bertan, Aitor Bizkarra, Asier Azpiroz, Imanol Uria, Unai Gaztelumendi, Iñigo Mantzizidor “Mantxi”eta Maialen Akizu urretxuarra izan dira.
Goierritarrak hirugarren postua eskuratu du 658.50 punturekin. Hasierako agurraren ondoren, 8ko nagusian aritu da Akizu, Aitor Bizkarrarekin batera unibertsitateko ikasle paperean. Ondoren, Imanol Uria izan du lagun 8ko txikian abesteko. Kasu honetan, lagun arteko elkarrizketa bat izan dute hizpide. Jarraian, bakarka aritu da urretxuarra, puntuei erantzunez, gaitzat jolasa izanik. 10eko txikian aritzeko Unai Gaztelumendi izan du ondoan, txanda horretan ere lagun paperean. Amaitzerako agurraren aurretik bakarkako txanda izan du Akizuk, “Zure egoera orain arte ezkutuan mantendu duzu. Gaur, laguntza eskatu beharrean zaude.” gaipean.
Puntuazioei dagokienean horrela gelditu da gaurko puntuazio taula, Aitor Bizkarra lehen postuan, Asier Azpiroz bigarrenean eta Maialen Akizu hirugarrenean izanik:
Puntuazio Taula
8ko handia | 8ko txikia | puntu-eran | 10eko txikia | ganbara | Guztira | |
---|---|---|---|---|---|---|
Aitor Bizkarra | 138.00 | 128.50 | 142.50 | 140.00 | 144.50 | 693.50 |
Asier Azpiroz | 131.00 | 135.50 | 136.50 | 132.00 | 131.00 | 666.00 |
Maialen Akizu | 122.50 | 133.50 | 141.50 | 142.00 | 119.00 | 658.50 |
Imanol Uria | 129.00 | 133.50 | 129.50 | 133.50 | 126.50 | 652.00 |
Unai Gaztelumendi | 117.00 | 129.00 | 121.50 | 133.00 | 130.00 | 630.50 |
Iñigo Mantzizidor ‘Mantxi’ | 127.50 | 122.00 | 120.00 | 132.00 | 121.00 | 622.50 |