Ordizian txirrindu artean eta giro paregabean pasa dute goiza Marino Lejarreta Klasikoan
Marino Lejarreta Klasikoaren 6.edizioan giro bikaina eta umore ona nagusi. Goiz ederra pasa dute bizikleta artean.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/10/mg_9896-1200x800.jpg)
Marino Lejarreta Klasikaren 6.edizioa antolatu dute beste urtebetez Ordiziako Chapel Gorri taldekoek. 51 taldek hartu dute parte aurtengoan eta ohi bezala, giro paregabea izan dute. Txirrindulariak Ordizian abiatu eta Zaldibiara joan dira, bertatik Abaltzisketara, ondoren Amezketara eta lehen zatia amaitzeko Alegiraino joan dira. Jarraian, bigarren zatian, Ikaztegietatik Legorretara, ondoren Itsasondora eta berriro Ordiziara itzuli dira. Bigarren zati honek 11,7km izan ditu eta zati hau egiteko txirrindulariek behar izan duten denbora neurtu da.
Lehenengo taldeak goizeko 9:30etan abiatu dira Ordiziatik eta azkenak, berriz, goizeko 12etan, beraz, tarte horretan taldeak aurkezten eta giro onean pasa dute.