Produktu ugari eta giro ona Idiazabalgo Baserri Eguneko azokan
Idiazabalgo Baserri Egunean azoka izan da egun osoan zehar. Jende ugari ibili da bertan eta oso giro ona izan dute gerturatu direnek.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2022/10/mg_0033-1200x800.jpg)
Urriaren 9a gordeta zuten Idiazabaldarrek Baserri Eguna ospatzeko. Baserri Egunean, frontoi ondoko pistaren parean jartzen dituzte postuak eta bertan egon ohi dira haien produktuak saltzen.
Goizean zehar jende ugari ibili dela bertan adierazi du saltzaileetako batek eta salmentei dagokienean, nahiz eta ez datu zehatzik eman nahiko <<ondo>> joan direlakoan zegoela zioen. Denetariko produktuak zeuden azokan, hasi belarritakoetatik, janariarekin jarraitu eta arroparik berezietaraino. Azokan ekoizle desberdinek hartu dute parte, hala nola, Etxbitxi Art, Hazi ta Hezi, Maduixa Gorria eta abar.
Batzuk poltsak eskaintzen zituzten, beste batzuk belarritakoak, besteek eztia eta ukendua; artilea lantzen zuenik ere bazen. Azoka ederra izan da eta saltzaileak gustura geratu dira bertako giroarekin.