XXXIX. Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate (Larrea) irabazle
XXXIX.Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate (Larrea) irabazle. Bigarren eta hirugarren postuak La Leze gazta eta Beñat Egañarentzat, hurrenez hurren.
Gaurkoan Baserri Eguna antolatu dute Idiazabalen eta bertan, Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketa egin dute. Euskal Herriko txoko desberdinetako gazta ugari aurkeztu dira txapelketara.
XXXIX.Euskal Herriko Artzain Gazta Txapelketan Patxi Perez de Eulate, Larreakoa, irabazle. Bigarren eta hirugarren postuak La Leze gazta (Ilarduia) eta Beñat Egaña (Mutriku), hurrenez hurren.
Laugarren postua goierritar batentzat izan da, Joseba Insausti ordiziarra izan da postu hau eskuratu duena, Otatzakoa. Bestalde, dastaketa herrikoiaren saria ere Beñat Egaña mutrikuarrak eraman du.