Euskara erabilera datuak aurkeztuko ditu Uemak
ITSASONDO // Uemak zenbait datu bildu ditu Itsasondon euskararen erabileraren inguruan, kale erabilera eta ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzkoak, hain zuzen. Datuak herritarrei aurkezteko ekintza sorta antolatu dute. Hilaren 17an, astelehenean izango da lehena, Euskara Itsasondon; aldatzen ari den herria hitzaldia izango da kulturgunean, 18:30ean.













