Balmasedara txangoa eta automakilaje ikastaroa antolatu ditu Iratzarrik
Legazpiko emakumeen elkarteak indartsu hasi du ikasturtea. Ohiko ikastaroak eta tailerrak irailean hasi ziren.
Iratzarrik, Legazpiko emakumeek elkarteak, indartsu hasi du ikasturte berria, eta irailean martxan jarri zituen urteroko ikastaroekin eta tailerrekin batera, azaroan gauzatuko diren bi ekintza gehiago antolatu ditu: Balmasedara (Bizkaia) txangoa eta automakilaje ikastaroa eta .
Azaroaren 5ean egingo dute txangoa, eta egun osokoa izango da. Balmaseda, La Encartada txapel lantegia, Pozalaguako kobazuloa eta Laredo bisitatuko dituzte, besteak beste. Irteera honetan parte hartzeko izena eman behar da Iratzarriren lokalean, hilaren 19an eta 26an, 16:30etik 18:00etara bitartean.
Automakillaje ikastaroa, bestalde, Xaloa Estetika zentroko kideek emango dute azaroaren 6an eta 7an, Iratzarriren lokalean, 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea hilaren hilaren 19an eta 26an, egin behar da baita ere, 16:30etik 18:00etara.
Yoga, joste lanak edo dantza ohiko ikastaroez gain, Iratzarrik tailer edo ikastaro txiki gehiago antolatzen ditu ikasturtean zehar. Azken ikasturtean, besteak beste, ipar martxa, kakorratz eta puntuzko lanak, sukaldaritza eta yoga integral tailerrak eskaini zituen.