Mayi Mujikak Hiru Txikiak traila irabazi du, Ermuan
URRETXU // Larunbatean Hiru Txikiak Trail mendi lasterketa egin zen Ermuan (Bizkaia). 38 kilometroko ibilbidean Urko, Oiz eta Egoarbitxa mendiak igo zituzten parte hartzaileek. Emakumezkoetan Mayi Mujika urretxuarra izan zen proba amaitzen aurrenekoa. Mujikak 4 ordu 40 minutu eta 12 segundo erabili zituen ia 2.000 metroko desnibel positiboa duen proba osatzeko.













