Pilotari profesionalen jaialdian Arrillaga-Ugartemendia, Agirre eta Salaberria garaile
Pilotari profesionalen jaialdian Arrillaga eta Ugartemendia bikotea, Agirre eta Salaberria garaile. Zubizarreta ataundarrarentzat garaipenik ez gaurkoan.
Pilotari profesionalen jaialdia izan dute gaur arratsaldean Ataunen, Auzoeta Kiroldegian. Afizionatuen binakako partida batekin eman diete hasiera jaialdiari eta ondoren, promozio mailako lau t’erdikoan lau pilotari aritu dira bi partidatan.
Lehenengo partidan, hau da, afizionatuen mailakoa, Arrillaga I eta Ugartemendiarentzat izan da garaipena. Nahiko erraz irabazi du bikoteak, hasiera-hasieratik lortu baituta abantaila, eta partida osoan zehar eutsi ondoren, 14-22 irabazi dute, Zubizarretaren eta Arroitaren aurka.
Bigarren partida, promozio mailako lau t’erdikoa izan da eta Agirre eta Larrazabal aritu dira buruz buru. Azkenean Agirre izan da lehena garaiperako 22 tantoak lortzen. Larrazabal, aldiz, 10 tantorekin gelditu da, partida osoan zehar tarte handiarekin galtzen joan ondoren.
Hirugarren partidan, aldiz, Salaberria eta Zubizarreta aritu dira indarrak neurtzen, lau t’erdikoan eta gaurkoan ezin izan du garaipena eskuratu pilotari ataundarrak, izan ere 17 tanto egin ondoren galdu du Salaberriaren aurka.