Amaitzear da euskara, gazteria eta hezkuntza alorreko diru laguntzak eskatzeko epea
Legazpiko Udalak hiru diru laguntza lerro ditu irekita une honetan, eta urriaren 31 da eskariak egiteko azken eguna.
Urriaren 31n amaitzen da Legazpiko Udalak une honetan martxan dituen diru laguntza programetarako eskariak egiteko epea. Gazteria, euskara eta hezkuntza alorreko diru laguntzak dira.
Gazteriaren alorrean, musika grabazioak egiteko eta aisialdiko tituluak lortzeko diru laguntzak dira udalak martxan dituenak. Euskararen alorreko laguntzak, berriz, bi zatitan daude banatuta, eta batetik, barnetegietara edo herritik kanpoko euskaltegietara joaten direnentzat dira, eta bestetik, errotuluetan, irudi korporatiboan eta webguneetan euskararen erabilera handitzen duten denda eta enpresentzat. Azkenik, hezkuntzaren atalean, eskola materiala eta informatikoa erosteko dira udalaren diru laguntzak.
Diru laguntza mota bakoitzari buruzko informazioa www.legazpi.eus webgunean aurki daiteke, edo udaletxean bertan kontsultatu. Eskariak ere webgunearen bidez egon daitezke, edo udaletxean,