Haztegi ikastolako ikasleek dirua entregatu diote Hotz Legazpiri
Aurreko ikasturtean DBH4-ko ikas-bidaian gastatu ez zuten dirua eman diote Legazpiko elkarteari.
Hotz Legazpi elkarteko ordezkariak Haztegi ikastolan izan ziren atzo arratsaldean, bertako ikasle talde batek emandako dirua jasotzen. Ikasturte honetan Batxilergoko lehen mailan ari diren ikasleak ziren, eta aurreko ikasturtean irakasle izan zituzten Estitxu eta Jokin irakasleak zituzten ondoan.
DBH4-ko ikasturte amaierako bidaian gastatu ez zuten dirua izan da Hotz Legazpiri eman diotena. Errefuxiatuekin zerikusia duen elkartasun proiektu batera bideratuko du orain dirua elkarteak.