Oinherrik, 10 urte herri hezitzaileen sarea ehuntzen
Oinherri 2012an sortu zuten hezkuntzan eta umeen aisialdian dabiltzan hainbat elkartek, eta herri hezitzaileen filosofia txertatzea du helburu. Urte hauetan guztietan, sarea ehuntzen joan dira; Goierrin adibidez, sei dira elkartearekin bat egin duten herriak; Legorreta, Itsasondo, Zaldibia, Segura, Idiazabal eta Ordizia.













