Subeltza egunak azaroaren 5erako egin du hitzordua
Kontzertuak Legazpiko Azokan izango dira. Besteak beste, herriko Elbereth eta John Dealer & The Cocunuts eta Emaion taldeek joko dute.
Legazpiko musikarien kolektiboak antolatutako Subeltza Egunak badu data: azaroaren 5a, larunbata. 17:30ean hasita, Azoka musikaz beteko da goizaldera arte, pandemiak eragindako hutsunea berreskuratzeko asmoz.
Musika jaialdirako karteldegia osatuta dago, eta besteak beste, Legazpi bertako hiru taldek joko dute: Elbereth eta Jonh Dealer & The Cocunuts beteranoek, eta sortu berria den Emaion taldeak. Capsula, Los Notas, Oxida eta The Bluesy Boys taldeek ere joko dute.