Alkoholiko Anonimoen hitzaldia izango da bihar Kultur Etxean
Buztintegi elkarteak antolatu du, bere 25. urteurrenaren harira. Alkoholiko Anonimoen Legazpiko taldeak 40 urte bete ditu aurten.

Buztintegi jubilatuen eta pentsionisten elkarteak antolatuta, Alkoholismoa, gaixotasun bat izenburuko hitzaldia egingo du bihar Alkoholiko Anonimoak elkarteak Legazpiko Kultur Etxean, 18:000etan. Buztintegiren 25. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da hitzaldia.
Alkoholiko Anonimoak elkarteko bi kidek eta alkoholikoen eta senitartekoek eta lagunek osatzen duten Al-Anon elkarteko kide batek egingo dute hitzaldia.
Legazpin ere bada Alkoholiko Anonimoen elkarte bat, Korosti, eta 40 urte bete ditu aurten. Asteazkenero egiten ditu bilerak, 19:30ean, Patrizio Etxeberria 3n duen lokalean. Alkoholarekin arazoak dituen edonor jarri daiteke harremanetan elkartearekin, 629 141 874 zenbakira deituta, edo webgune honetan:
www.alcoholicos-anonimos-guipuzkoa-area3.com.