Juantxo Arakama elkarrizketatuko du Gerriko elkarteak
LAZKAO // Glaukoma rap-reggae musika taldeko Juantxo Arakama Biurrun musikaria (Tolosa, 1989) gonbidatu du Lazkaoko Gerrikoak gaurko. Tartean, musikariaren ibilbide pertsonala arakatuko dute, elkarrizketa bat eginda. Elkartean bertan izango da saioa, 18:30ean hasita. Bukatzeko, kantaldi labur bat egingo du Arakama tolosarrak.