Mutiloako txerri azokan ez da jatekorik sobratu
Jakina da mutiloarrak txerri gorriak direla ezizenez. Deitura ez da goitizen soilean geratu asteburuan, txerria izan baita jaiaren erdigunea. Mutiloako Txerri Azokaren hamalaugarren edizioak egin zen igandean eta jendetza erakarri zuen herriko plazara. Haurrentzako ikastaroak, txerrikiak salgai, artisauak… izan ziren. Parrilan erretako txerria jateko aukera ere izan zen.