TXR kirol modalitatea ezagutarazteko jardunaldiak egingo dituzte Bikuña kiroldegian
Abenduaren 1ean hasiko den ikastaroari begira antolatu dituzte saioak. Izena eman behar da parte hartzeko.
Abenduan hasiko den ikastaroari begira, TXR kirol modalitatea ezagutzera emateko ate irekien jardunaldiak antolatu ditu Bikuña kiroldegiak datozen egunetarako, herritar guztiei zuzenduta.
Kirol modalitate honetan TXR izeneko zintak eta gorputzaren pisua erabiltzen dira giharrak lantzeko. Intentsitate ertain eta altuko jarduera da.
Saioak hilaren 21ean, 22an, 23an eta 24an izango dira, 20_15etik 21:30era bitartean. Doakoak dira, baina izena eman behar da aurretik kiroldegiko harreran.
TRX ikastaroa abenduaren 1ean hasiko da, eta izen-ematea hilaren 25etik 29ra bitartean egin beharko da, kiroldegian bertan,