Unzurrunzaga kalea itxi egin dute Seguran, etxe batean obrak egiteko
Etxe bateko teilatua berritu bitartean egongo da itxita kalea ibilgailuentzat. Bitartean, Bolalekutik ibili beharko da kotxez,, kontrako noranzkoan.
Segurako Udalak jakinazari duenez, Unzurrunzaga kalea itxita egongo da ibilgailuentzat aste betez gutxi gora behera, lehen zenbakiko etxean teilatua berritzen ari direlako. Kalea itxita egongo bada ere, garajeetako sartu–irteera libre egongo da.
Zirkulazioa, bitartean, Bolalekutik bideratu da, kontrako noranzkoan. Zirkulazio aldaketa hauek eragin dezaketen nahastea ekiditeko, kotxearekin herri kaskotik ahalik eta gutxien ibiltzea eskatu du udalak.