Kimu eta haur mailako judo taldeak, Gipuzkoako txapeldunorde
Judo Legazpi klubeko kideak lehiara itzuli dira, eta Gipuzkoako txapelketan emaitza oso onak lortu dituzte.
Lau talde izan dira lehian, bi kimu mailakoak eta bi haur mailakoak. Kimu mailako taldeetako bat bigarren postuan sailkatu da eta Gipuzkoako txapeldunorde titulua eskuratu du. Beste taldeak zorte gutxiago izan zuen, hainbat baja izan zituztelako.
Haur mailan, berriz, Alfredo Suarezek, Oier Gilek, Ibai Saralegik, Aiur Berasategik eta Igor Fernandezek osatutako tauldea ere bigarren postuan sailkatu zen. Urko Osinaldek/Marcos Calvok, Aratz Masedak, Oier Astorquiak, Iñigo Arakamak eta Urko Betolazak osatutakoak, bestalde, hirugarren postua eskuratu zuten.