Elekun abesbatza eta musika eskola, batera kontzertuan
LEGORRETA // Santa Zezilia musikaren zaindariaren egunarekin bat eginez, Legorretan ere musikari keinu egingo diote. Gaur, 19:00etan, Herri Antzokian, Elekun abesbatzaren eta Musika Eskolako ikasleen kontzertua izango da.













