Kalejira egingo dute Doinua musika eskolako ikasleek eta irakasleek Santa Zezilia ospatzeko
Azokan emanaldi bat egingo dute musikariek, eta amaieran txokolatea banatuko dute.
Gaur, azaroak 22, Santa Zezilia eguna da, musikarien zaindarien eguna, eta Legazpiko Doinua Musika eskolak herri osoarekin ospatu nahi du. Hori dela eta, kalejira egingo dute Agirre-etxeberritik Azokara bitartean, 17:00etan irtenda.
Santa Zeziliaren ospakizunak Azokan jarraitu du, musika emanaldi batekin. Ekitaldia bukatzen denean, txokolatea banatuko da. Euria egiten badu, zuzenean 17:00etan azokan elkartuko dira musikariak.