Bertsolari gabiriarrek saioa egingo dute ostiral iluntzean
Bost bertsolari ariko dira, Ostatuan, 19:00etan hasita, Euskararen Egunaren bezperan.

Gabiriako bertsolari talde batekin saioa antolatu dute ostiralerako, Euskararen Egunaren bezpera ospatzeko. Ostatuan izango da, 19:00etan hasita. Bertsotan Endika Igartzabal, Gorka Maiz, Aratz Igartzabal, Mikel Etxezarreta eta Patxi Ormazabal ariko dira. Gai jartzen, Eresti Oiarbide.

Bertsolari gabiriarren beste saio bat, duela bi urte, Euskararen Egunaren inguruan./Aimar Maiz