Aritz Egeak hilaren 22ra atzeratu du Legazpiko gaurko solasaldia
Hurrengo ostegunean, hilak 22, izango da Gaztetxean, 19:00etan, Mendi Asteari amaiera emateko.
Legazpiko Gazte Asanbladak antolatutako Mendi Astearen baitan gaur Aritz Egeak Gaztetxean egin behar zuen solasaldia bertan behera geratu da, mendi korrikalariaren osasun arazoengatik.
Egeak hitzordu berria jarri du hurrengo ostegunerako, hilak 22, 19:00etarako. Urretxuarrak mendi lasterketen munduan egindako ibilbideaz hitz egingo du, garaipenak eta erronkak gogoratuz.
Ordu bete lehenago, otsailaren hasieran Baqueirara egingo duten eski irteerarako izen-ematea irekiko dute.