Gabon kontzertua, pandemiaren ostean itzuli den beste ekitaldi bat
Doinua musika eskolako abesbatzak parte hartuko du lehen aldiz, Santikutz abesbatzarekin eta Legazpi Musika Bandarekin batera.
Legazpiko Gabon kontzertua ere itzuli da pandemiaren ondoren, eta igande honetarako, hilak 18, jarri du hitzordua. Parrokia elizan izango da, 19:00etan.
Emanaldian ohiko partaideak izango dira, hau da, Santikutz abesbatza, Marian Lasak gidatuta, eta Jesus Castillejok zuzenduko duen Legazpi Musika Banda. Berritasun bat ere izango da, lehen aldiz parte hartuko duelako herriko beste abesbatzak, Doinua musika eskolakoak, honako hau Miren Gurutze Plazaolak zuzenduta. Guztien artean Gabon giroko egitaraua eskainiko dute.