Euskaraldiaren ipuin laburren lehiaketak baditu saridunak
54 ipuin jaso dira guztira. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia.
Euskaraldiaren herri batzordeak atzo entregatu zituen ipuin labur-labur-laburren hirugarren lehiaketaren sariak, Kultur Etxean egindako ekitaldi batean.
Lehen kategorian (Lehen Hezkuntza) Paule Monterok irabazi zuen Marusiña ipuinarekin, eta 50 euroko erosketa bonua jaso zuen saritzat. Bigarren kategorian (DBH), Irati Moreno eta Nora Aizpurua izan ziren irabazleak, Eta honela hasi zen dena… lanarekin, eta 100 euroko bonua jaso zuten. Eta hirugarren kategorian (16 urte edo gehiagokoak), Olaia Galdosek irabazi zuen Kafesne bat eta kamamila ipuinarekin, eta 200 euroko txartela jaso zuen.
Lehen eta bigarren kategoriakoek Nire mugikorrari euskaraz egiten diot gaiari buruz idatzi behar zuten, eta hirugarrenekoek Eta momentu horretan Ahobizi/Belarriprest izatea pentsatu nuen.
Guztira 54 ipuin aurkeztu dira lehiaketara.