Gabonetako jaialdiko zenbaki saridunak jakinarazi ditu Korosti dantza taldeak
Abenduaren 29an egin zuen jaialdia, Munduari bira izenburupean. Arrakasta hutsa izan zen, eta Josu Altzelai argazkilariak jaso zuen lekukotasuna argazkien bidez.
Iazko urteko ekitaldi nagusia egin zutenetik ia aste bete igaro den honetan, Korosti dantza taldeko kideen artean oraindik bizirik dirau “biharamun emozionalak”. Urbeltz pilotalekuan abenduaren 29an Munduari bira izenburupean eskainitako jaialdia arrakasta hutsa izan zen, eta taldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten eta bertaratu ziren guztiei. “Izugarria izan zen frontoia beteta ikustea”.
Dantza taldeak hiru saski zozkatu zituen jaialdian zehar, eta zenbaki saridunak zeintzuk diren jakinarazi du. Hala, lehen saria eramango du 1.448 zenbakiak, hau da, arkume bat eta bi ardo botila; bigarren saria, edo baserriko bi oilasko eta bi ardo botila, 2.164 zenbakiarentzat dira; eta hirugarren saria edo gazta bat eta bi ardo botila 1.013 zenbakiaren jabeak jasoko ditu.
Josu Altzelairen argazkiak
Abenduaren 29an dantzariek egindako saioaren lekukotasuna Josu Altzelai argazkilariak jaso zuen, eta argazki paregabeak atera zituen, Korostiren irudi album handian gordetzeko. Hemen irudi haietako batzuk: