Gabonetako saskia entregatu du Ilintxak
Saskia 09591 zenbakiarentzat izan da, eta Koldo Azurmendi, Karmele Alonso eta Valeriano Lopez izan dira irabazleak. Hilaren 20rako 'FutbolisTok' antzezlana antolatu du futbol klubak.
Aldama lehendakaria, saskiaren irabazleekin: Koldo Azurmendi, Karmele Alonso eta Valeriano Lopez. Ilintxa futbol elkarteak Gabonetan zozkatu duen saskia irabazleen eskuetan dago jadanik. Irabazleak Koldo Azurmendi, Karmele Alonso eta Valeriano Lopez izan dira.
Hiru lagunek Laubideko Kabia tabernan erosi zuten 09591 zenbakidun txartel sariduna. Xabi Aldama lehendakariak entregatu zien saria, jakiz eta edariz beteta, eta patinete elektriko eta guzti.
Futbolistok, hilaren 20an
Gabonetako saskia entregatuta, antzezlan bat du esku artean orain Ilintxak. Klubaren 75. urteurreneko ospakizunekin amaitzeko, antzerki emanaldi bat geratzen zen, eta hori, hilaren 20an izango da. Zuhaitz Gurrutxagaren FutbolisTOK bakarrizketa izango da, eta 20:00etan eskainiko da Latxartegi aretoan.
Sarrerak salgai daude www.kutxabank.es webgunean. Sarrera arruntak 10 euro balio du, eta Ilintxako bazkideenak 8 euro.














