Juan Pedro Agirrek irabazi du Legazpiko Errege Saria bola txapelketa
Txapelketa Errege egunean jokatu zen, Danantzako bolatokian. Bigarrena Aner Miner izan zen, hirugarrena Iñaki Maiz eta laugarrena Ion Orikain.
Juan Pedro Agirre legazpiarrak irabazi du Legazpiko Danantzako bolatokian jokatutako Errege Saria bola txapelketa. Agirrek 36 birla bota zituen. Bigarrena, Ereñotzuko Aner Miner izan zen 34 birlekin; hirugarrena, Gabiriako Iñaki Maiz 34 birlekin; eta laugarrena, Legazpiko Ion Orikain 32 birlekin.
Errege Saria joan den ostiralean jokatu zen, Errege egunean bertan, eta 39. edizioa bete zuen. Hasieran Memorial Gerriko izena zeraman torneoak, baina 1984an Errege Saria izena hartu zuen eta hala jarraitzen du oraindik.