Doinua Musika Eskolako ikasleek osatutako bandak kontzertua eskaini du gaur goizean Latxartegi Aretoan. Eurodisneyra doaz aurki eta bertan emango duten kontzertua aurkeztu diete herritarrei. Aretoa lepo bete dute.
Garingo Mendi Lasteketa jokatu da gaur eta honekin Goierri Kopa ere martxan da iada. Aitor Zunzunegi legorretar gaztea izan da irabazlea gizonezkoetan eta emakumezkoen kategoriako irabazlea Irati Zubizarreta beasaindarra.
Txerri hilketaren festa ospatu dute Legazpin. La Bellota elkarte extremadurarrak haien kulturaren zabalpenerako erabiltzen du egun hau, legazpiarrei txerrikia prestatuz.
XXIV. Eskolarteko krosa jokatu dute guarkoan Zumarragako Argixao zelaian. Haur eta gazte ugari bildu dira bertan eta gogotsu aritu dira lehian.