Garingo Mendi Lasterketa jokatu dute eta Aitor Zunzunegi legorretarra eta Irati Zubizarreta beasaindarra gailendu dira
Garingo Mendi Lasteketa jokatu da gaur eta honekin Goierri Kopa ere martxan da iada. Aitor Zunzunegi legorretar gaztea izan da irabazlea gizonezkoetan eta emakumezkoen kategoriako irabazlea Irati Zubizarreta beasaindarra.
Urteari eta 2023ko Goierri Kopari hasiera eman dion lasterketa izan da Garingo Mendi Lasterketa. Korrikalariek aurrean izan duten ibilbidea 11 kilometrokoa eta 574 metroko desnibel positiboduna da. Eguzkia zein hotza izan dituzte lagun korrikalariek haien ibilbidean zehar, baina tenperatura baxuek ez dute korrikalarien gogoa zapuzterik lortu. Guztira 220 parte-hartzaile abiatu dira hasierako marratik goizeko 12:00etan, baina horietatik 215ek lortu dute helmugako marra zeharkatzea.
Gaurko gizonezkoen kategoriako eta lasterketako irabazle orokorra goierritarra izan da, hain zuzen ere: Aitor Zunzunegi. 53 minutu eta 7 segundu behar izan ditu ibilbidea osatzeko, hurrengo sailkatuek baino 50 segundu eta minutu 1 eta bi segundu gehiago behar izan dituzte, hurrenez hurren. Emakumezkoen kasuan, Irati Zubizarreta beasaindarra izan da garaile. Hurrengo biak segundu gutxiren buruan sartu dira helmugara. Gazteen kategoriari dagokionean, Beñat Imaz Agirre gailendu da.
Horrela geratu da gaurko sailkapena:
Emakumezkoak:
- Irati Zubizarreta Armendariz
- Garazi Abasolo Mujika
- Maider Unanue Aramburu
Gizonezkoak:
- Aitor Zunzunegi Tapia
- Rodrigo Vicente Pascual
- Aimar Larrea Aranguren