Sexualitate aske eta osasuntsua garatzeko tresnak emango zaizkie gurasoei
Treba Gurasoak programaren barruan, sexualitate aske eta osasuntsua garatzearen inguruko hitzaldia egingo du Eider Goiburu adituak otsailaren 2an, Itsasondoko Kulturgunean, 17:30etik 19:00etara, haur eta nerabeen gurasoentzat. Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten? izena du hitzaldiak. Doakoa da. Izena Whatsapp bidez 644 984 467 zenbakian edo gazteria-kultura@itsasondo.eus helbide elektronikora idatzita eman daiteke.













