Amaitzera doa Osasun Zentroko mediku postua mantentzeko eskatzen duen sinadura bilketa
Gaur plaza inguruan eta Kale Nagusian mahaiak jarriko dituzte, eta bihar Laubiden izango dira goizean.
Buztintegi elkartea Osasun Zentroan erretiroa hartu duen medikuaren postua mantentzeko eskatuz egiten ari den sinadura bilketa amaitzera doa. Gaur goizean kalera atera dira, eta parrokiko arkupeetan eta Kale Nagusian egongo dira berriz 11:30era arte, azoka eguna dela baliatuz, eta bihar Laubiden, 11:30etik 13:30era.
kalera eramango dute gaur, azoka eguna dena baliatuz. Gaur, 09:30etik 11:30era egongo dira plaza inguruan, Urbeltz pilotalekuaren aurrean eta Kale Nagusiko Erroskiren sarreran, eta bihar 11:30etik 13:30era, Laubiden. Kasu guztietan, izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia eman beharko dira.
Izaskun Bengoa medikua jubilatu eta gero, Legazpiko Osasun Zentroa bost familia medikurekin geratu da, Osakidetzak momentuz ez duelako postu hori berriz bete. Komunikabide honek galdetu dio Osakidetzari horren inguruan, baina oraindik ez du erantzunik jaso.
Erretiratu den medikuaren pazienteak gainerako medikuen artean banatu dira, eta lehen batez beste 1.200-1.300 bazituen bakoitzak, orain 250 gehiago hartu behar ditu, hau da, 1.500 inguru. Horrek, legazpiarrengan eragina izango duelakoan dago Buztintegi, eta horregatik abiatu du sinadura bilketa.
Sinadura orriak Gizarte Zentroan daude, baita herriko hainbat dendatan eta tabernatan ere.