Santa Ageda koplak entzun dira Legazpin Santikutz abesbatzaren eskutik
Marian Lasak zuzendutako taldeak herri osoan zehar egin zuen erronda larunbat arratsaldean.
Aurten ere ez du hutsik egin, eta Santikutz Abesbatzak Santa Ageda koplak entzuteko aukera eskaini zuen larunbat iluntzean Legazpin, ohiturak agintzen duen moduan, Santa Ageda bezperan.
Marian Lasak zuzenduta, 30 lagunez osatutako taldeak herriko plazan abiatu zuen erronda, eta Legazpiko erdialdeko kaleetan eta auzoetan egin zuten ibilaldia.