Galdutako gauzak jasotzeko zerbitzua dago Legazpiko udaletxean
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan kalean aurkitutako gauzak entregatu daitezke, eta bertan galdetu daiteke galdutako objektuan han jasota dauden.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2023/02/legazpi__galdutako_objektu-1200x900.jpg)
Legazpiko Udalak galdutako objektuen zerbitzua dauka Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan, eta bertara jo daiteke aurkitutakoa entregatzeko edo galdutakoa jasotzeko.
Urtarrilean honako gauza hauek entregatu dituzte HAZen: erloju pare bat, kotxeko giltza, monopatin berdea, betaurreko pare bat, etxeko giltzak, L tailako lumazko jaka urdina, eta txamarra marroi luzea.