Zuhaitzei izena jarri diete Legazpin
Herriko 40 zuhaitz identifikatu dituzte plakak jarrita. Basoen Egunean bisita gidatuak egingo dira guztiak erakusteko.
Legazpiko Udalak identifikazio plakak jarri ditu herriko hainbat gunetako 40 zuhaitzen ondoan. Plaka horietan, zuhaitzaren izen zientifikoa eta euskarazko zein gaztelerazko izena agertzen dira, baita espeziearen jatorria ere. Gainera, zuhaitz hosto baten marrazkia ere jasotzen da, baita Qr kode bat ere, telefono mugikorrarekin eskaneatzean, zuhaitz bakoitzaren ezaugarriei buruzko informazio gehiago ematen duena, euskaraz eta gazteleraz.
Identifikatutako zuhaitz gehienak Agirre-etxeberri parkean daude, bertan dauden zuhaitz kopurua eta aniztasuna kontuan hartuta, hiri basotzat har daitekeen eremua delako. Laubide parkeko artelatzak, Euskal Herria plazako haritzak edo Latxartegi parkeko zedroak ere badituzte identifikazio plakak.
Datozen asteetan Eskolako 2030 Agendako ikasleek eskatutako Basoen Eguna ospatuko da, eta horren inguruan e bisita gidatuak antolatuko ditu udalak, zuhaitz horiek erakusteko. “Legazpiko ondare naturala hobeto ezagutzea da helburua”.