Amaitutzat eman dituzte Medikuetxe eraikineko lanak

Ezkioko Udalak amaitutzat eman ditu Medikuetxe Zahar eraikina birgaitzeko lanak. Bi fasetan egin dituzte lan hauek; lehenengoan igogailua jarri eta teilatua konpondu zituzten, eta bigarrenean, erabilera anitzeko eraikina egiteko lanak eta gimnasio eta altzarien horniketa. Eusko Jaurlaritzatik eta Europatik jasotako diru laguntzak «ezinbestekoak» izan dira obra hauek egiteko.