Beasainen amiantoaren mapa osatzea, udal eraikin guztietatik amiantoa kentzea, eta udaleko gizarte zerbitzuek amiantoaren biktimei eta haien senideei aholkularitza eta laguntza ematea dira hartutako konpromisioak.
Goierri Kopa Trail-eko antolatzaile eta babesleek eta Goiekik elkarlanean sortu dute kopako liderraren elastikoa. Lasterketa bakoitzaren amaieran 4 banatuko dituzte lider bakoitzarentzat: traileko zein sprint-eko bi liderrentzat, neska eta mutil.
‘Maduixa Gorria’ izenarekin saltzen ditu Sandra Clivillek artilearekin eta beste zuntz batzuekin egindako askotariko produktuak. Azaldu duenez, sormena edukiz gero ia edozer gauza egin daiteke artilearekin.
Igandean hasiko da Euskal Automobilismo Federazioaren egutegia, Gabiria-Legazpi rallysprintarekin. Erreleborik ezean azkena izango dela ohartarazi dute antolatzaileek.
Besteak beste, hitzarmenaren iraunaldian KPIa bermatuko duen soldata igoerak, lizentzietan aurrerapenak eta soldata eskala bikoitzean hobekuntzak lortu dituzte.
Aurten ere, Gipuzkoako landa garapen proiektuei aitortza egiteko helburuarekin, Landaola Federazioak VI. Landaola Sariak antolatu ditu.
Talde feminista gehienak Beasainen elkartuko dira. Manifestazioan Ordiziatik eta Lazkaotik abiatuko dira eta Erauskin plazan egingo dute amaiera ekitaldia.
Hiru urteko etenaren ondoren, martxoaren 15ean egingo dute talo ikastaroa Arriarango Intxaurpe elkartean. Martxoaren 8a da izena emateko azkeneko eguna.
Hitzaldiak, solasaldiak, ospakizunak, Martxoaren 8ari lotutakoa ekitaldiak, zinema kartelera... Kontsultatu asteburuko agenda.