Uztalai udaleku irekietarako zuzendaria eta begiraleak kontratatuko ditu udalak
Hurrengo asteartean irekiko dute izenak emateko epea, eta. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik. Udako jarduera uztailaren 3tik 21era gauzatuko da.
Legazpiko Udalak aurtengo Uztalai haurren udaleku irekietarako zuzendaria, begiraleak eta zaintzako begiraleak kontratatzeko deialdia egin du, eta datorren asteartean, hilak 28, irekiko du izenak emateko epea. Apirilaren 14ra arte egongo da zabalik.
Aurtengo udaleku irekiak uztailaren 3tik 21era, 9:30etik 12:30era, eta Haur Hezkuntzako bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako laugarren mailara bitarteko herriko haurrei egongo dira eskainita.
Udaletxeko arreta bulegoan izen-emate orria aurkeztuta, edo udaleko egoitza elektronikoaren bidez eman daiteke izena. Informazio gehiago www.legazpi.eus webgunean aurki daiteke. Eskatzaile guztiak 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta herrikoak.
Iazko Uztalai udalekuetan 258 haurrek parte hartu zuten, eta udalak 24 begirale eta zuzendari bat kontratatu zituen.