Jasper Schoofs belgiarra irabazle Ormaiztegin
Junior mailako nazioarte mailako txirrindulari onenek hartu dute parte Ormaiztegin hasi eta bukatu den lehen etapan. Bigarren urtez bi etapakoa izango da Klasikoa. Guztira 198 txirrindulari lehiatu dira.
Junior mailako nazioarte mailako txirrindularirik onenak Goierriko errepideetan ibili dira gaur goizean. Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatuta, UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunaren junior mailako 33 taldetako ia 200 txirrindularik hartu dute parte, Gipuzkoako Klasikoaren lehen etapan. Tartean izan dira Gipuzkoako hamahiru talde, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Iparraldeko selekzioak eta nazioarte mailako beste 18 talde eta selekzio.
Mandubiko azken igoeran ihes egin dute Acrog Torman taldeko Jasper Schoofs belgiarrak eta Tofauti Everyona Active taldeko Oliver Peace bretainiarrak, baina jaitsieran harrapatu egin dituzte. Azkenean, hiru laguneko esprintean Jasper Schoofs belgiar gaztea izan da bizkorrena. Bigarrena Tomos Pattinson izan da eta hirugarrena Vincent Bodet. Oso sakabanatuta iritsi dira txirrindulariak helmugara.
Euskaldunei dagokionean, Unax Errasti izan da lehenengoa, Gari Ugarte bigarrena eta Beñat Iñarra hirugarrena.
Taldekako sailkapenean Tofauti Everyone Avtive bretainiarra doa sailkapen buruan.
Ormaiztegin hasi eta bukatu da lehen etapa –Irizar Saria–. Ia ehun kilometro (98,6) ibilbidea osatu behar izan dute txirrindulariek. Liernia—bi aldiz—, Gabiria eta Mandubiako gainak igaroko dituzte besteak beste.
Goierriko bi talde lehiatu dira: Ampo-Ikolansports eta Bellota Goierri.
Bihar jokatuko da bigarren etapa.