Marka berriak Segura-Zerain mendi lasterketa motzean
Gontzal Murgoitiok eta Rebeca Mariñok irabazi dute 14,5 kilometroko lasterketa laburra. 25 kilometroko luzea, berriz, Iñaki Olanok eta Maria Ezpeleta beasaindarrak.
VI. Segura-Zerain mendi lasterketako ibilbide luzeko (25 km) korrikalariak irteten izan dira lehenak, 15:30ean, eta ordu erdi beranduago, motzekoak (14,5 km). Helmugara iristen, berriz, motzekoak izan dira aurrenekoak.
Bizkor iritsi ere. Iaz Jokin Tolosak jarritako marka (1:08:13) hobetu baitute lehenengo bost korrikalariek.
Emakumezkoetan, 2018an Maria Zorrozak jarritako marka (1:17:30) ez zuten hobetu korrikalariek.
Gizonezkoen sailkapena, motza:
1. Gontzal Murgoitio (Elorri): 1:04:42.
2. Axier Artola (Amezketa): 1:06:49.
3. Josu Urrestarazu (Idiazabal): 1:07:05
Lehenengo segurarra: Jon Otegi, 17. (1:18:21).
Emakumezkoen sailkapena, motza:
1. Rebeca Mariño (Elizondo): 1:20:19.
2. Ainhoa Intxausti (Segura): 1:23:26.
3. Maider Unanue (Lazkao): 1:25:39.
Lasterketa luzeari dagokionean, ez da markarik hautsi denborari dagokionean. Sailkapenak honela gelditu dira.
Gizonezkoen sailkapena, luzea:
1. Iñaki Olano (Irura): 2:11:30
2. Martin Virto (Segura): 2:14:05
3. Walther Becerra (Sestao): 2:19:08.
Emakumezkoen sailkapena, luzea:
1. Maria Ezpeleta (Beasain): 3:05:22.
2. Irantzu Chincetru (Araba): 3:14:19.
3. Ainhoa Egiguren (Irura): 3:20:41.