Mozorro eguna dute gaur Lazkaon
San Prudentzio festak ospatzen ari dira Lazkaon. Gaur, mozorro eguna dute. Tourreko etapa Lazkaon bukatu da.
Atzo iluntzean hasi ziren Lazkaoko San Prudentzio jaiak, Antzar Korrikalarien eskutik, herriko plaza jendez gainezka zela. Festarako gogoz daude lazkaotarrak, nahiz eta atzo gauean euria egin. Gaur goizean, eguraldia baretu eta kalera, mozorrotuta atera dira lazkaotarrak kalera, umoretsu.
Irudimen handiko mozorroak prestatu dituzte lazkaotarrek. Tourreko etapa Lazkaon amaitzea ere lortu du lagun talde batek.
Gaurko eta biharko egitarauak
Apirilak 22, larunbata, Mozorro eguna
- 12:00: Jundajo txaranga.
- 17:30: Kiki, Koko eta Moko pailazoak.
- 19:30: Magia poteoa.
- 22:00: Kontzertuak: Etxepe eta Esne beltza.
- 23:00-02:00: Testing gunea.
Apirilak 23, igandea
- 10:00: Artisau azoka.
- 18:00: Pepa eta Kutxo pailazoak.
- 19:00: Triki dantza Oin Arin taldearekin, plazan.
Txosna guneko egitaraua
Apirilak 22, larunbata
- 14:15: Herri argazkia.
- 14:30: Bazkaria. Txartelak Giroa eta Zelata tabernetan egongo dira salgai.
- 23:30: Kontzertuak: Lukiek, Emaion.
Mugimendu sozialistaren txosnako egitaraua
Apirilak 22, larunbata
- 22:00: Kontrol Norte, Tirokatuak eta DJ Euk.