Plazaola kaleko berdeguneek itxura dotoreagoa dute orain
Gureak Berdeak S.L.U. enpresak egin ditu lanak, ia 5.000 euroko kostuarekin.
Plazaola kaleko berdeguneek itxura berria eta dotoreagoa dute hilaren hasieran, jai nagusien ondoren egindako hainbat lani esker. Eliza atzealdeko haur parkearen eta Udal Euskaltegiaren artean dauden lau gune dira berritu dituztenak Gune horiek egoera txarrean zeuden, ia belarrik gabe, eta zuhaixkak eta zuhaitzak asko hazita zeudenez, ez zuten ia lekurik garapen egokirako.
Hori zela eta, udalaren eskariz hainbat lan egin dituzte bertan Gureak Berdeak S.L.U. enpresako langileek. Batetik, zuhaixkak kendu dituzte eta arbustu zuhaitz bat moztu dute, ondoan dauden zedroa eta bi ezki behar bezala haz daitezen. Bestetik, bi parterretan landare berriak landatu dituzte, eta soropila ere erein dute.