Sustraiak taldeko dantzari txikiek eta gaztetxoek kalean erakutsiko dute ostiralean ikasturtean ikasitakoa
Kale Nagusian egingo dute dantza emanaldia, ostiraleko 17:00ean. Goiz Deia txistulariak izango dituzte laguntzaile.
Legazpiko Sustraiak taldeko dantzari txikien eta gaztetxoen ikastaroak amaierara iristen ari dira, eta ikasturtean zehar ikasitakoa erakusteko, jaialdia egingo dute ostiral arratsaldean, hilak 9, kalean. Dantza saioa Kale Nagusian izango da, lehengo Kalotx tabernaren parean, 17:00etan hasita.
Ikasturte amaierako dantza jaialdi honetan 5 urtetik 14 urtera bitarteko 40 bat dantzari arituko dira, eta Goiz Deia bandako txistularien laguntza izango dute. Guztira 16 pieza dantzatuko dituzte:
· Agurra
· Bolant Dantza
· Zazpi Jauzi
· Sorginak
· Euskaldunak
· Polka Pik
· Ormatxulo
· Hondarribi Handia
· Jean Petrik
· Ezpata Dantza
· Olagueko Esku-dantza
· Txantxok
· Zinta dantza
· Makil Jokoa
· Banan-Banangoa
· Bedaioko Ingurutxoa