Ostiralean hasiko da udako denboraldia Bikuña kiroldegian
Irailaren 10era arte luzatutako da. Bitarte horretan ordutegi bereziak izango dira bi igerilekuetan eta irekita egongo da solariuma.
Ostiralean hasiko da aurten udako denboraldia Bikuña kiroldegian, eta irailaren 10era arte luzatuko da. Bitarte horretan irekita egongo da solariuma.
Udako denboraldian ordutegi bereziak izango dituzte kiroldegiko bi igerilekuek. Une honetan igerileku handia itxita dago, ontziaren ur bolumena jaisteko egiten ari diren birmoldaketa lanen ondorioz, baina laster amaituko dira lanak.
Bi igerilekuak eta kiroldegi osoa itxita egongo dira abuztuaren 14tik 18ra bitartean, legionellaren aurkako tratamendua egiteko.