Europar musikari gazteen egunarekin amaituko du ikasturtea Doinuak bihar
Arratsaldean, Agirre-etxeberri parketik aterata, kalejira egingo dute erdigunean, eta parkera itzulitakoan, festa txiki bat ospatuko dute. Gaur azken kontzertua dago, Latxartegin, 18:00etan: ahots teknika eta abesbatza.
Doinua Musika Eskola ikasturteko azken txanpan sartu da aste honetan, eta bihar bertan emango dio amaiera, europar musikari gazteen egunaren ospakizunarekin. Arratsaldean festa txiki bat ospatuko dute. Agirre-etxeberri parkean 17:30ean elkartuko dira, eta kalejira bat egingo dute erdiguneko kaleetan zehar, plazaraino. Parkera itzulita, ospakizunarekin jarraituko dute.
Kalejira hori izango da Doinuako ikasleen eta irakasleen ikasturteko azken ekintza, konbo taldeek bihar ere, 19:00etan Latxartegin egingo duten emanaldiarekin batera. Azken aste hauetan egin dituzten kontzertuei amaiera bikaina emateko modua izango da. Izan ere, eskolan ikasitakoa erakusteko makina bat emanaldi eskaini dituzte maiatza bukaeratik.
Azken kontzertuen artean, igande honetan San Migel baselizan Burdinola elkartearekin batera antolatutakoa dago; bertan, horretan musika eskolako ikasle helduek jo zuten, hain zuzen, haize, gitarra eta kantu taldeek. Atzo, berriz, diploma kontzertua egin zuten musika eskolako heziketa zikloa amaitu duten ikasleek, eta gaur, ahots teknikako ikasleek eta abesbatza taldeko ikasleek egingo dute emanaldia, 19:00etan, Latxartegi aretoan.