Bikuña kiroldegiko igerileku handia bihar irekiko dute
Hiru hilabetez itxita egon da, birmoldaketa lanak egiteko. Uraren bolumena % 21 murrizteko aprobetxatu dira lan horiek.
Bihar irekiko dute Bikuña kiroldegiko igerileku handia, birmoldaketa lanak egiteko hiru hilabetetik gora itxita egon ondoren. Igerilekuko basoaren ur bolumena murrizteko baliatu dira lanak.
Igerileku handiak 25 x 12,5 metro ditu, eta martxoaren 13an hasi zituzten lanak. Helburua basoaren pitzadurak konpontzea, eta produktu desinfektatzaileak eta energia aurrezteko ingurumen eta iraunkortasun neurriak lortzeko hainbat lan egitea zen. Lan horiekin batera, uraren bolumena % 21 murriztu dute eta hauek dira sakonera berriak: 1,40 m–1,60m–1,40m. Aurrerantzean uraren eta erregaiaren kontsumo txikiagoa izango da, eta eraginkortasun eta efizientzia energetikoa, handiagoa. Ondorioz, urteko 14.000 euro aurreztea lortuko da.
Construcciones Suescun enpresak egin ditu lanak, 290.485,34 euroko aurrekontuarekin.
Irailaren 10era arte luzatuko den udako denboraldian ordutegi bereziak dituzte kiroldegiko bi igerilekuek. Abuztuaren 14tik 18ra bitartean itxita egongo dira, kiroldegi osoa bezala, legionellaren aurkako tratamendua egiteko.